XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gauzak horrela, tokiko merkatuek eta merkatu txikiek gero eta erreferentzia zentzugabeagoa osatuko dute, eta handiak, zabalak eta lehiarako prest daudenak hartuko dira kontuan.

Gure barne-merkatua eta merkataritza-enpresak bultzatu behar dituen gaurkotasun- eta berritasun-asmoak agerpen asko ditu araubide berrian.

Batetik, legearen eremu materialak merkataritzaren betidaniko ikusmoldea gainditu du.

Merkataritza ekoizpenaren eta kontsumoaren arteko beharrezko maila delakoa zabalago hartzen da, bien arteko lotura askotan gertatzen baita bitartekari baten banaketa-zerbitzuen beharrik izan gabe.

Bestetik, salgaiak banatzen dituen enpresa baten iharduera lege honi atxiki behar zaio, salgaiak kontsumorako direnentz kontuan izan gabe.

Azkenik, edozein zerbitzu-enpresak bere iharduera lege honen arabera egokitu beharko du, zerbitzu horiei buruzko berariazko araubideren batek arautzen ez duenean.

Gaurkotasunerako interesgarria den beste ezaugarri bat betidanikoetatik bereizten diren merkataritza-formulak arautzea da, gaur arte gure legedian ageri ez zirenak, hala nola, urrutiko salmenta, sustapeneko salmenta, aldizko salmenta eta makina automatikoen bidezkoa, edo behar bezainbatean arautuak izan ez direnak.